XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldrebeskeriak besterik ez dut egiten.

EATE: Lasai, zaude lasai, Ortzi.

Noiz edo noiz ikasiko duzu.

Ez zara gogoratzen orain dela zortzi urte trumoi txiki bat ondo egin zenuela?

ORTZI: Buaaa, buaaa! Orain zortzi urte...

Harrezkeroztik ez dut ezer zuzen egin.

EATE: Oso lan zaila guk duguna. Klima egitea bihurriegia da: euria, haizea, kazkabarra, elurra, ekaitzak, trumoiak...

Ez kezkatu, egunen batean primeran aterako zaizu-eta.

Hirukote honen azken partaidea Hodei da. Despistaturik, burua eta aurpegia hodei batez estalita.

Ez da gehiegi jabetzen ez mundu honetaz ezta besteaz ere.

Hodeiren tunika zerua bezain urdina da.

Honek ere koroa darama.

Dirudienez, zeruetan koroa eramatea moda-modan dago.

HODEI: Gustatzen al zaizue egiten ari naizen lainoa?

ORZTI: Buaaa! Buaaaa! Buaaaa!

HODEI: Zer dugu orain? Hodei hauekin ez dut ezer ikusten.